Espazio fisiko eta sinboliko guztietan egiten den edozein eraso-mota, pertsona hauen aurkakoa: emakumeak,
sexu/genero sistema binarioa apurtzen dutenak (
intersexualak,
transgeneroak,
transexualak) eta
heteronormatibitateak ezarritako sexualitate-ereduari jarraitzen ez diotenak (lesbianak eta
gayak).
[1. OHARRA: Emakumeak eta gizonak aipatzean, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]
[2. OHARRA: Legeak eraso sexistak eta eraso matxistak bereizten dituen arren, feminismoak maila eta molde bereko erasotzat jotzen ditu, uste baitu, azken finean, guztiak direla sistema sozial eta kultural heteropatriarkalaren ondorio.]